Zer berri ?

Ikastola, proiektuz proiektu, gai ezberdinetan murgiltzen da urte osoan, haugi ikustera!

Mari Kanela ipuina kondaketa moldean entzun dugu, berantago guk kondatu beharko dugu. Artea Orearekin, kaplekin ala marrazkiz, jendeak irudikatu ditugu! Hizkuntza Proiektu berri honetan sartzeko,...
Udaberria gaiaren inguruan lan ezberdinak egin ditugu: Beldartxo lagunkina ipuina ikasi dugu. Pinpirinaren bizi zikloa ikasi dugu. Kukuaren esku jokoa ikasi dugu : hemen...
Hartza iratzartu da ipuina landu dugu.. Ihauteriak sakatrapu kantua ikasten ari gira. Kantua entzuteko: hemen klikatu Munduaren ezagutza Euskal Herriko ihauterietako pertsonai desberdinak aipatu...
Ttale dragoi ikaslearen ipuina landu dugu. Sumendiari buruzko olerki bat ikasi dugu. Ondotik orri bat kolore beroekin apaindu eta olerkia gainetik kolatu dugu. Sumendiaren...

Gelen aurkezpena

Ama ikastola

Ama ikastolan 16 ikasle dira, 5 urteko 6,  4 urteko 3 , 3 urteko 7. Irakasle erreferentea Ion.

 

1 eta 2. urteak

16 ikasle dira.  Irakasle erreferentea Exte.

3, 4. eta 5. urteak

3. zikloan 21 ikasle dira orotarat, 3. urtean 7 ikasle dira, 4. urtean 10, 5. urtean 4, irakasle erreferenteak Maialen eta Axelle.

Zenbait hitz

Arberoa ikastolaz

2008an, buraso talde batek Arberoa ikastola sortu ginuen, Seaskako 26 garren ikastola. Donamartiriko plazaren ondoan kokatua, gure ikastola Arberoako herrietako haurrentzat da.

Ikastolako filosofiaren oinarriak dira :

  • Murgiltze sistema : ikastolaren jarduera guzietan euskaraz ikasteko eta komunikatzeko.
  • Aitamen parte hartzea : proiektu pedagogikoan, ikastolako bizian, elkartean.
  • Proiektu pedagogikoa : burasoekin elkarlanean eraikia eta urtero egokitua, haurrak ikasten duenari zentzua emaiten dio.

INFORMAZIO GEHIAGO

gelan_jaten

Ikastola urtez urte

Ikastolako ikasleen emendatzea Ikastolaren sortzetik gaur arte

  • 2008

    Sortzea - 7 ikasle

  • 2010

    20 ikasle

  • 2012

    40 ikasle

  • 2014

    56 ikasle

  • 2016

    67 ikasle